EUSKADI.-AISA etorkinen euskalduntzera bideratutako harrera-ikastaroen hitzarmena berrituko da asteazkenean

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 5 enero 2009 17:45

DONOSTIA 5 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diren etorkin helduen euskalduntzera bideratzen duten AISA harrera-ikastaroak finantzatzeko hitzarmena berrituko dute asteazkenean Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan.

HABE erakundearen bidez 2005. urtean abian jarri zelarik, asteazkenean "programa arrakastatsu" honi buruzko balantzea egingo dute, azken urteotako bilakaera azalduz. Bertan izango dira Miren Azkarate Kultura sailburua eta Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua, Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez.

AISA Immigraziorako Euskal Planaren baitan kokatzen da eta Kultura Sailak HABEren bitartez sustatu du Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saileko Immigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan. Euskal gizartearen funtzionamendua ezagutu eta euskara ikasteko programa delarik, Europako Erreferentzia Markoaren oinarrizko mailari egokitu zaio. Programaren barruan, berariazko ikas-materialak sortu eta harrera-ikastaroak antolatu dira.

Contenido patrocinado