EUSKADI.-Alberto Figueroa Loiuko Urdaneta ikastetxeko ikasleak EHUn jokatutako Matematikako Olinpiadaren lehen saria lortu du

Actualizado: lunes, 25 enero 2010 13:49

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Alberto Figueroa Loiuko (Bizkaia) Urdaneta Ikastetxeko ikasleak lortu du Matematikako Olinpiadaren eskualde mailako fasean lehengo saria. Olinpiada Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Leioako campusa) ospatu zen joan den urtarrilaren 15ean.

Ondoren, Ana Elorza Donostiako Usandizaga Institutuko ikaslea eta Carmelo Renobales Bilboko Begoñako Andra Mari ikastetxekoa sailkatu ziren. Lehen saridunak 380 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 285 euro eta hirugarrenak 220 euro, EHUko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Valladoliden martxoaren 25etik 28ra arte ospatuko den Olinpiadaren estatu mailako fasean parte hartuko dute hirurek. Valladoliden nazioarteko eta Iberoamerikako olinpiadetara joango direnak hautatuko dituzte. Bi olinpiada horiek Kazajstanen eta Paraguain ospatuko dira, hurrenez hurren.

Beste alde batetik, EHUk antolatu duen matematikako tailerrak apirilera arte jarraituko du. Matematikaren munduan sakondu eta olinpiada prestatu nahi duten Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago tailerra. Tailer horretan lantzen diren problemetan orijinaltasuna eta aurre egiteko modua garrantzitsuagoa da ezagupen teorikoak baino.

Tailerra asteazkenero egiten da, 17:00tik 18:30etara, EHU-BBk etxean, Bilbon. Tailer hauetara doazen ikasleek matematikarekiko interes berezia dute eta, beraz, matematikari buruzko unibertsitate ikasketak hautatzeko aukera handiak dituzte.