EUSKADI.-Alhondiga Bilbaok "pentsamenduak" banatuko ditu bihar, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta

Actualizado: miércoles, 22 abril 2009 15:02

BILBO, 22 Abr. (EUROPA PRESS) -

Alhondiga Bilbao zentroak bat egin du biharko Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin, Bilbon, eta horretarako, birziklatutako "pentsamenduak" banatuko ditu Bilboko parke eta lorategietatik, zentroko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailaren lankidetzari esker, lore horiek oparituko zaizkie Berastegi kalera hurbiltzen direnei, literaturako egile handien esaldi ospetsu edo pentsamenduekin batera.

Hain zuzen ere, Gabriel Aresti, Susana Sontag eta Miguel de Unamunoren esaldiak izango dira. Banaketa Berastegi kalean izango da, goizez 10:30etik aurrera, eta, arratsaldean, 16:30etik aurrera.

Jarduera honen bitartez, Alhondiga Bilbaok fidel jokatu nahi du bilbotarren irakurketa-ohiturak areagotzen lagunduko duten ekimen guztiekin, mediateka bat ere izango baitu.