BILBO 12 Mar. (EUROPA PRESS) -
Anish Kapoor artistak Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai izango diren bere artelanen gakoak azalduko ditu datorren martxoaren 16an, 19:00etan. Egun horretan bertan inauguratuko da artista honen lanari eskainiko zaion lehen erakusketa monografiko zabala, museoko iturriek gaur jakinarazi dutenez.
Kapoor-ek bere ikuspuntu desberdinak azalduko dizkie bertaratzen direnei. Solasaldian, Alexandra Munroe erakusketaren komisarioak
eta Jean de Loisy Londresko Royal Academy of Arts-en izan zen erakusketaren komisarioak (han sortu zen atzera-begirakoa) parte hartuko dute.
Jarduera doakoa izango da eta aldibereko interpretazioa edukiko du
(ingeles-gaztelania) izango da. Solasaldia museoko Entzungelan izango da, 19:00etan, eta doako sarrerak museoko leihatiletan har daitezke.