EUSKADI.-Antony & The Johnsons taldeak "The Crying Light" bere azken diskoa aurkeztuko du maiatzaren 5ean Donostiako Kursaalen

Actualizado: jueves, 30 abril 2009 18:45

DONOSTIA, 30 Abr. (EUROPA PRESS) -

Antony & The Johnsons talde estatubatuarra arrakasta itzela lortzen ari da joan den urtarrilean kaleraturiko "The Crying Light" diskoa aurkezteko biran, eta maiatzaren 5ean Donostiako Kursaal auditorioan izango da, 20:00etatik aurrera.

Kursaal Fundaziotik jakinarazi dutenez, salgai jarri eta berehala agortu ziren sarrera guztiak, eta ikusmin handiz espero da kontzertua. Izan ere, Antonyren ahots apartaz gozatu nahiko dute zaleek, hark sortzen dituen giro itxi eta konposizio sakonez. "Musika intimista da berea, bluesera eta jazzera hurbiltzen dena, baina bere-berea, harrigarria, bere nortasunaren pareko", azaldu dute.

Taldeak 2005ean lortu zuen nazioarte mailako sona "I am a Bird" bigarren diskoarekin, Top 10 guztietara heldu eta kritikoen oniritzi gorena ere lortu baitzuen. Ordutik, taldearen ospea hazi eta hazi ari da eta, besteak beste, Björken eta Lou Reeden neurriko artistekin aritu da lankidetzan.