EUSKADI.-Antzerkigintza profesionaleko ekoizpena bultzatzera 920.000 euro zuzenduko ditu Eusko Jaurlaritzak

Actualizado: martes, 7 abril 2009 16:17

GASTEIZ, 7 Abr. (EUROPA PRESS) -

Kultura Sailak aurkezturik, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak antzerkigintza profesionala laguntzeko deialdia onartu du eta antzerkigintza profesionaleko ekoizpena bultzatzera 920.000 euro zuzenduko ditu.

Kultura Sailaren deialdi honekin antzerkigintza profesionala sustatzera zuzendutako ekintzak lagunduko dira, honen barruan, ekoizpenak eta, oro har, antzerkigintza profesionalarekin zerikusia duten ekintzak bideratuko dira.