EUSKADI.-Antzinako argazkien erakusketa bat dago ikusgai Getxon (Bizkaia), Udalak eta Euskaltzaindiak antolatuta

Actualizado: jueves, 7 enero 2010 18:12

BILBO, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Algortako eta Andra Mari auzoetako aintzinako argazkien erakusketa bat antolatu dute datorren urtarrilaren 19ra arte Algortako Azokan Getxoko Udaleko (Bizkaia) Euskara Zerbitzuak eta Euskaltzaindiak. Helburua argazkietan agertzen diren tokiei buruzko informazioa biltzea da, ondoren egiten ari den etimologia liburuan sartu ahal izateko.

Argazkiak 80 bat dira eta sei paneletan banatuta daude. Guztiak dira Euskaltzaindiarenak eta San Nikolas Udal Liburutegiarenak, antolatzaileek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak bisitariei ikusi daitezkeen tokiei buruzko informazioa ezagutzekotan han utzitako paperetan idazteko eskatu die, eta bestetik, aspaldiko argazkiren bat edukitzekotan, San Nikolas liburutegira eramateko, han eskaneatu dezaten. Ondoren argazkiren kopia digital bat oparituko diete.

Algortako Torrene kaleko 4 zenbakian dagoen erakusketaren bisitaren ordutegia azokarena da, hau da, goizez 8:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan goizez soilik egongo da irekita.