EUSKADI.-Arabako Organo Musikaren XXIV. Jaialdiak zortzi emanaldi eskainiko ditu abuztuan zehar

Actualizado: martes, 4 agosto 2009 15:12

GASTEIZ, 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

Arabako Organo Musikaren Jaialdiaren 24. edizioa ospatuko da abuztuan zehar eta zortzi emanaldi eskainiko ditu guztira, hilaren 11n Agurainen hasita.

Lorena Lopez de Lacalle Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroletako diputatuak prentsaurrekoan aurkeztu du gaur Arabako Organo Musikaren XXIV. Jaialdia, Jose Santos de la Iglesia organistarekin eta egitarauaren koordinatzailearekin batera.

De Lacallek azaldu du organo musikarekin loturiko lurraldeko udako ekitaldiak bateratu nahi izan dituztela, eta, modu honetan, zortzi emanaldi antolatu dira Araban organo musikaz gozatu ahal izateko.

Horrela, Arabako Organo Musikaren XXIV. Jaialdia abuztuaren 11n hasiko da, eta Agurainen, Guardian, Bastidan eta Aramaion izango dira emanaldiak, arratsalde-gaueko ordutegian.

Daniel Oiarzabal kontzertista arabarra, Kataluniako Musikako Goi Eskolako irakaslea den Juan de la Rubia valentziarra, Sevillako Musikako Goi Kontserbatorioko Organo katedradun Miguel Bernal alacantarra eta Gasteizko San Pedro elizako 'Melcher' organo handiaren organista den Isabel Ruiz de Larrinaga arabarra ariko dira jaialdian.

Gainera, "Organo eta Liturgia" zikloa ere antolatu da, eta abuztuaren 15etik, interpretazioak eskainiko ditu Moreda, Eltziego, Lantziego eta Oiongo mezetan.

Jose Santos organista arabarrak, Pedro Guallar Bilboko Kontserbatorioko organo irakasleak, Modest Moreno Ripolleko Kontserbatorioko organo irakasle eta Viceko elizako organista titularrak eta Oscar Candendo Kataluniako Musikaren Goi Eskolako organo irakasle eta Donostiako Artzain Onaren katedraleko organistak parte hartuko dute ziklo honetan.