EUSKADI.-Argentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguaiko zortzi film ariko dira aste honetan Zinema Eraikitzen sailaren 15. edizioan

Actualizado: lunes, 23 marzo 2009 16:23

DONOSTIA, 23 Mar. (EUROPA PRESS) -

Argentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguain beste herrialde batzuekin lankidetzan ekoitzitako zortzi filmek hartuko dute parte Zinema Eraikitzen sailaren 15. edizioan, Tolosan (Frantzia) ostegunean eta ostiralean egingo diren Latinoamerikako Zinema Topaketetan. Topaketa horien antolakuntzan Donostia Zinemaldiak ere parte hartzen du, eta horren osagarri izango dira Donostia Zinemaldiko 57. edizioan egingo diren Zinema Eraikitzen saileko saioak, irailaren 22 eta 23an.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, emango diren pelikulak ondokoak dira: "77 Doronship", Pablo Agüero zuzendariarena (Argentina);

"Contracorriente", Javier Fuentes-Leon zuzendariarena (Peru-Kolonbia); "El cuarto de Leo", Enrique Buchichio zuzendariarena (Uruguai); "La invencion de la carne", Santiago Loza zuzendariarena (Argentina); "Jardines del Paraiso", Hector Galvez zuzendariarena (Peru); "Perpetuum Mobile", Nicolas Pereda zuzendariarena (Mexiko);

"Te creis la mas linda", Che Sandoval zuzendariarena (Txile) eta "La vida util", Federico Veiroj zuzendariarena (Uruguai).

Zinema Eraikitzen sailaren 15. ediziorako 73 film jaso dira eta haietan honako 18 herrialde hauek parte hartu dute: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak (AEB), Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Espainia, Guatemala, Japonia, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Panama, Paraguai, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuela.