EUSKADI.-Artziniegako Udalak (Araba) Garai plaza joko eremua egokitu eta herriko hainbat auzo asfaltatuko ditu

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 20 noviembre 2008 13:14

GASTEIZ 20 Nov. (EUROPA PRESS) -

Artziniegako Udalak (Araba) udaletxeko eraikinaren atzealdean dagoen joko eremua (Garai plazan dagoena) berrituko du, baita hobetze eta handitze lanak egin ere. Udal arabarrak lurraldeko beste herriekin alderatuta jaiotze-tasa benetan altua duenez, txikientzako joko eremuak bazituen ere, hauek hobetu eta handitu behar direla ohartu da Udala.

Gaur egun, plazan bertan joko dorretxo bat dago, hori berori berritu egingo da eta zoruan kolore biko kautxua jarriko da, txikienak erortzen direnean minik har ez dezaten, Artziniegako Udaletik azaldu dutenez.

Instalazio hauek handitzerakoan, joko eremu berria sortuko da plazan bertan. Lorategi gunea ere egongo da, baita kautxudun zati babestua ere. Joko berria ipiniko da, etxetxo altu bat eta baita malda, txirrista, rokodromo bi eta ondo pasatzeko eta jolasteko egongo den sare bat ere. Horrez gainera, errepidea eta joko eremua bereiztuko dituen segurtasun hesi bat ezarriko da, arriskuak saihesteko asmoz. Gaur bertan dagoen iturria, beste berriago batengatik ordezkatua izango da.

Lan hauek guztiak laster hasiko dira, urtea amaitu aurretik bukatuta egotea espero delako. Aurrekontu orokorra 18.418 eurokoa da; hauetatik 11.492 euro Arabako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Sailak finantzatuko ditu.

Bestalde, eguraldiak, hots, baldintza meteorologikoak baimentzen duten heinean, Artziniegako Udalak Aretxaga auzotik Zaballarako igoera asfaltatuko du, baita udal igerilekuen aparkalekua ere, Aspe urbanizazioa uharka barne, Soxogutiko San Roman auzorako sarbidea eta Campijo auzorako errepidea ere asfaltatuko dira.

Asfaltatze lanak bost izango dira, eta azaroa eta abendua artean egin nahi dira; hauek egiteko udalak 108.000 euroko aurrekontua izango du. Udalak, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza izango du udal igerilekuetako aparkalekua eta Aretxagatik Zaballarako igoera egiteko asfaltatze lanen zati handi baterako. 2009ra begira, Erretes Tudelako elizarako bidea eta Soxogutiko Barruelo auzorako bidea ere asfaltatu nahi dira.

Contenido patrocinado