EUSKADI.-ASLEko 6.500 langilek IMQren osasun-asegurua izango dute bi erakundeek sinaturiko hitzarmen bati esker

Actualizado: jueves, 30 julio 2009 12:53

BILBO, 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Igualatorio Medico Quirurgicok (IMQ) eta Euskadiko Lan Sozietateen Taldeak (ASLE) lankidetza hitzarmen bat sinatu dute eta horren bidez, taldeari atxikitako 300 enpresak baino gehiagok IMQren osasun-asegurua edukitzeko aukera izango dute, hots, 6.500 langilek.

Jose Andres Gorricho IMQko kontseilari zuzendari nagusiak eta Joxetxo Hernandez ASLEko zuzendari kudeatzaileak sinatu dute hitzarmena. 1998tik ASLEko langileak barne hartzen zituenari gehituko zaio hitzarmen berri hau.

Bi erakundeetako arduradunen arabera, "hitzarmen garrantzitsua da", horri esker, IMQren osasun-asegurua kontratatu ahal izango dutelako 300 enpresa baino gehiagotako 6.500 langilek eta beren 13.000 senitartekoek.

Enpresak bere bezero guztien erdia baino gehiago direla adierazi dute IMQtik, eta aurtengo ekainean, zehazki, 305.000 dira: %55 aseguru kolektiboetakoak, %35 bakarkakoak eta gainerako %10ak bezero publikoak.