EUSKADI.-Aste Santua hildakoak eragin dituen istripurik gabe bukatu da EAEko errepideetan

Actualizado: martes, 14 abril 2009 14:57

BILBO, 14 Abr. (EUROPA PRESS) -

Trafikoko operazio berezi bat jarri zen martxan joan den asteazkenean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) errepideetan Aste Santuko jaiegunak zirela medio, eta atzo, hilak 13, Pazko Astelehena), eman zen bukatutzat operazioa. Iraun duen bitartean ez dira EAEko errepideetan heriotzak eragin dituen istripurik ezta zauritu larriak izan dituenik ere jazo.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, irteera Faseak iraun zuen bitartean, AP-1 errepidean hiru kilometroko auto-ilarak izan ziren Armiñon parean, Madrilgo noranzkoan. A-8 autobidean ere, kilometro bateko luzera hartu zuten ilarak izan ziren Biriatuko mugan, Frantziako noranzkoan.

Ostegun Santu goizean, oraindik irteera fasean, auto-ilarak izan ziren beste behin Armiñon eta Biriatun; Bizkaian ere sortu zen auto pilaketa A-8 autobidean, Ezkerraldean, Kantabriako noranzkoan.

Atzo, "Udaberria 2009" Trafiko Operazio bereziko itzulera fasearen lehen zatian -Maiatzaren 1eko zubia ere kontuan hartuz-, EAEko errepideetan normaltasuna izan zen nagusi, eta ez zen istripu edo arazo larririk jazo. Aipatu behar soilik, 17:30etatik aurrera, zenbait unetan ibilgailu kopurua gehitu zela-eta, trafikoa moteldu egin zela A-15 autobideko jaitsieran, Andoaingo N-1 errepiderako sarbidera heldu aurretik, Donostiako noranzkoan.

Gipuzkoan, bestalde, gaur ere mantenduko da itzulera fasea 22:00etara bitartean. Honela, jaiegunak zirela-eta kamioiei jarritako zirkulazio debekua kendu ostean espero diren kamioi anitzen zirkulazioa arazorik gabe kontrolpean izatea espero da.

Aipatutako jai egunak hildakoak eragin dituen istripurik gabe igaro dira EAEko errepideetan, eta iazko Aste Santuko balantzea ere berdintsua izan zen datu hauei dagokienean.