BILBO 5 Ene. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar elurra eta hotza izango dira guztiontzat hizpide. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada arin-ertainak botako ditu, sarriago Kantauri isurialdean eta mendebaldean. Elur-kotak behera egingo du, goizaldean 600 metro inguruan kokatuko da baina arratsaldean 100-200 metrora jaitsiko da. Giro lasaiagoa hegoaldean, bertan ateri mantenduko baita.
Ipar-ekialdeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Giro hotza izango da eta tenperatura barnealdean nekez iritsiko da 2 gradura eta 6 gradura kostaldean. Barnealdean izotza botako du.
Asteazkenean negu gorriko eguna izango da. Zerua oso hodeitsu egongo da eta prezipitazio arinak botako ditu, noizbehinka ertainak, bereziki mendebaldean. Elur-kota 100 metro inguruan mantenduko da eta noizean behin itsasertzean elurra egin dezake.
Tenperatura maximoak 0 gradu azpitik geratuko dira barnealdeko hainbat puntutan eta ipar haizea finak hotz sentsazioa areagotuko du; sentsazio termikoa -10 gradu baino gutxiagokoa izan daiteke. Izotza ia lurralde osoan egingo du.