BILBO 21 Nov. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Zerua lainotuta egongo da eta euria egingo du, Kantauri isurialdean batez ere. Lurraldearen hegoaldean, giro argiagoa nagusituko da eta euri gutxiago egingo du.
Iparraldeko haizea bizi ibiliko da; kostaldean eta mendi inguruetan tarteka gogor. Ziertzoak zakar joko du Ebroko bailaran, eta tenperaturari dagokionez, gradu pare bat jaitsiko da.
Igandean iparraldeko haizea eta hodeitza izango dira bi protagonistak nagusiak. Euria ere egingo du, baina goizean goiz bakarrik. Gainontzeko orduetan, oro har, ateri eutsiko dio. Iparraldeko haizea indartsu ibiliko da eta tenperatua gradu bat edo bi jaitsiko da.