EUSKADI.-Astebururako eguraldiaren iragarpena

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 2 enero 2009 16:13

BILBO 2 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar tenperatura beheranzko bidean hasiko da, eta giroa zertxobait freskatuko da, aurreko egunetako tenperatura epelak alde batera utziz.

Barnealdean hodeiak ugariak izango dira eta tantaren bat edo beste utziko dute, batez ere Araban eta Nafarroan. Iparraldera egin ahala eta kostaldera hurbiltzen garen heinean ostarteak zabalagoak izango dira.

Igandean apur bat gehiago jaitsiko dira termometroak. Goizaldean zerua nahiko garbi egongo da eta izotza bota dezake, bereziki barnealdean. Goizean goiz behe-lainoa izango da, baina oro har hodei gutxi izango dira eta eguzkiaz gozatzeko une dotoreak izango dira. Giroa aldiz hotzagoa izango da.

Contenido patrocinado