GASTEIZ 2 Ene. (EUROPA PRESS) -
Auto batek talka egin zuen joan den asteazkenean inauguratu berri den Gasteizko tranbiaren kontra baina ez zen inor zauriturik gertatu eta kalte materialak besterik ez ziren izan.
Istripua Arabako hiriburuko Wellington Dukea kalean gertatu zen joan den asteazken gauean, 21:00ak jo baino zertxobait lehenago, Gasteizko Udaltzaingoak prentsa ohar baten bidez gaur jakinarazi duenez.
Autoa kale horretara sartu zen geldirik zegoen beste auto bat gaindituz eta, dirudienez, gidariak ez zuen tranbia heltzen ikusi eta bere aurka talka egin zuen. Kolpeak tranbiaren ezkerraldeko aurreko atea kaltetu zuen eta ez zen kalte pertsonalik izan.