EUSKADI.-Autobus batek istripua izan du Bartzelonako Diagonalean eta 29 zauritu daude

Actualizado: miércoles, 22 julio 2009 20:00

BARTZELONA, 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Guztira 29 lagun zauritu dira gaur arratsaldean Bartzelonako Diagonal etorbidean autobus metropolitar baten, taxi baten eta auto baten artean gertatu den istripuaren ondorioz. Ez dago zauritu larririk, baina 19 lagun hiriko ospitaletara eraman dituzte, beste hamar zaurituak istripuaren tokian bertan artatu dituzten bitartean, Larrialdi Medikoen Zerbitzuak Europa Press-i jakinarazi dionez.

Auto istripua 14:35ean gertatu da, Diagonal etorbideko Besoseko noranzkoko bidean, Balmes kalearen eta Rambla Catalunyaren artean, hain zuzen ere. Hiru ibilgailuen arteko talkaren ondorioz, autobusak zuhaitz baten kontra bete-betean jo du.

Zauri larrienak, tibia haustura bat (Sant Pau Ospitalera eraman dute), klabikula haustura bat (Del Mar) eta sorbalda haustura eta luxazio bat (Clinic) izan dira.

Autobusak zerbitzu metropoliarraren 15. linea egiten zuen eta gidariak ez du zauririk izan. Bartzelonako Garraio Metropoliarrak konpainiak Europa Press-i jakinarazi dionez, gidariak negatibo eman du alkoholemia kontrolean, eta takigrafoak dio 20 kilometro orduko abiadura zihoala istripua gertatu denean.

Gidariaren lankideetako batek gertaeren tokian azaldu duenez, litekeena da autoak alboz jo izana taxia eta honek, saihestu nahian, autobusa jo duela, aldi berean autobusak bere norabidea desbideratuz eta zuhaitza joz.

Istripuaren ondoren, Diagonaleko itsaso aldeko bidea moztu egin behar izan dute Balmes kalearen eta Rambla Catalunyaren artean. Halaber, autobusen bidea ere moztu dute, istripua izan duten ibilgailuek okupatzen dutelako.