EUSKADI.-Autokarabana batean lapurtu eta bertan lo gelditu den gizon bat atxilotu dute Tolosan (Gipuzkoa)

Actualizado: lunes, 22 febrero 2010 18:09

DONOSTIA, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean Tolosan (Gipuzkoa) autokarabana batean lapurtzeagatik. Atxilotuak leiho bat hautsi zuen ibilgailuan sartzeko, eta jabeek barruan harrapatu zuten, autokarabanan lotan ari zela, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo goizeko 10:45 aldera, herritar bat Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen, bere autokarabanan gizon bat lotan aurkitu zuela salatzeko. Patruila bat ibilgailua zegoen tokira bertaratu zen, Iparragirre auzora. Ertzainek baieztatu zutenez, susmagarria leiho bat hautsita sartu zen gau hartan autokarabanan.

Atxilotua, 20 urtekoa, aurretik beste zortzi aldiz atxilotu du Ertzaintzak, eta horietako zenbaitetan, gainera, autokarabanatan lapurtzeagatik.