EUSKADI.-Barack Obamaren komunikazio kanpaina gidatu zuen Rahaf Harfoushek hitzaldia emango du bihar Donostian

Actualizado: lunes, 1 junio 2009 13:16

DONOSTIA, 1 Jun. (EUROPA PRESS) -

Rahaf Harfoush AEBetako presidente Barack Obamaren presidentziarako komunikazio kanpaina zuzendu zuen gizonak hitzaldia eskainiko du bihar Donostiako Kursaal Jauregiko Ganbera aretoan, "Yes, we can" izenburupean. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, gune donostiarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

Harfoush 2008an sartu zen Obamaren kanpainan, teknologia berrietan estratega gisa. Mundu osoko komunikazio adituek onartu dute helburu estrategiko bat parte hartzeko teknologiekin (blogak, sare sozialak, SMS mezuak etabar) uztartzeari esker, Obamaren kanpainaren arrakastaren oinarria den "on line komunitate bikaina" sortzea lortu zuela.

Harfoushek milioika estatubatuarrekin konektatzeko helburua praktikan jartzea nolako esperientzia izan zen kontatuko du Donostian emango duen hitzaldian. Bere hitzetan, "egin genuena jendearekin konektatzea izan zen, funtsean pertsonen gaineko mugimendua zelako".

Rahaf Harfoushek, langile, kontsumitzaile edo bezero eta publikoaren artean interakzioa sortzen duten estrategiak eraikitzeko praktika horiek enpresetara nola eraman ere azalduko du hitzaldian.