Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 29/05/2009 12:51
EUSKADI

Barack Obamaren komunikazio kanpaina gidatu zuen Rahaf Harfoushek hitzaldia emango du ekainaren 2an Donostian

   Rahaf Harfoush AEBetako presidente Barack Obamaren presidentziarako komunikazio kanpaina zuzendu zuen gizonak hitzaldia eskainiko du ekainaren 2an Donostiako Kursaal Jauregiko Ganbera aretoan, "Yes, we can" izenburupean. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, gune donostiarreko arduradunek gaur jakinarazi dutenez.

   Harfoush 2008an sartu zen Obamaren kanpainan, teknologia berrietan estratega gisa. Mundu osoko komunikazio adituek onartu dute helburu estrategiko bat parte hartzeko teknologiekin (blogak, sare sozialak, SMS mezuak etabar) uztartzeari esker, Obamaren kanpainaren arrakastaren oinarria den "on line komunitate bikaina" sortzea lortu zuela.

   Harfoushek milioika estatubatuarrekin konektatzeko helburua praktikan jartzea nolako esperientzia izan zen kontatuko du Donostian emango duen hitzaldian. Bere hitzetan, "egin genuena jendearekin konektatzea izan zen, funtsean pertsonen gaineko mugimendua zelako".

   Rahaf Harfoushek, langile, kontsumitzaile edo bezero eta publikoaren artean interakzioa sortzen duten estrategiak eraikitzeko praktika horiek enpresetara nola eraman ere azalduko du hitzaldian.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
La ola de frío se agudizará el fin de semana Diego y Ruiz acuerdan "seguir muy de cerca" y trabajar en el adelanto de las inversiones de Fomento en Cantabria Timerman viaja a la ONU para denunciar la "militarización"

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.