EUSKADI.-Barrence Whitfield eta Petti elkarrekin ariko dira bihar Kultur Leioa aretoan (Bizkaia)

Actualizado: jueves, 18 febrero 2010 17:38

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Barrence Whitfield estatubatuarra eta Petti nafarra kontzertuan izango dira bihar Kultur Leioa aretoko (Bizkaia) Ambigu Kafean, elkarrekin kaleratu duten diskoa aurkeztuz. Emanaldia gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrerak 9 euroko prezioa dauka, aretoko iturriek jakinarazi dutenez.

Whitfield rock and rollaren, funkaren eta soul musikaren legenda bat da. Urte askoan izan da The Savages taldeko kide, eta hainbat kontzertutan hartu du parte Richard Thompson, Solomon Burke, Los Lobos, Taj Mahal eta beste hainbat artistekin batera. Azkenaldian, The Hi-Risers taldearekin aritu da, Bo Diddley lagun izandakoari omenaldia eginez.

Bestalde, Petti berarrak Anarirekin, Txuma Murugarrenekin eta Rafa Ruedarekin egin du lan, eta bakarkako ibilbide interesgarria ere baudaka. Whitfield eta Petti folk, country eta blues-rockaren musikari apartak dira, eta "Bera eta Boston, gaztetasuna eta esperientzia, euskara eta ingelesa" musikan biltzen dute, oraingoan, modu akustikoan.