Euskadi-Basque Country Bandera jokatuko da bigarren urtez Bartzelonan

Urdaibaik irabazi zuen iaz Bartzelonan
Foto: IREKIA
Actualizado: miércoles, 5 marzo 2014 14:32

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   San Miguel Traineruen Liga hasiko duen Euskadi-Basque Country Bandera Bartzelonan jokatuko da bigarren urtez jarraian, ekainaren 29an, eta Euskadiren turismoaren sustapenerako balioko du hiriburuan zein Gironan.

   Horrela, joan den urtean estropada Mediterraneoko uretan jokatzeak izan zuen arrakasta ikusita, traineruak berriro itzuliko dira aurten Bartzelonara, iaz Urdaibaik irabazi zuen Euskadi-Basque Country Banderaren bigarren edizioa lotzen saiatzeko.

   Traineru Kluben Elkartearen (TKE) eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arteko akordioak ahalbidetu du arraun taldeak Mediterraneo aldera eramatea, Euskadi turismo gune gisa sustatzen jarraitzeko asmoz. Aurten, gainera, estropadari lotutako sustapenerako ekintzak egun gehiagota egingo dira, eta ez dira Bartzelonara mugatuko, Gironan ere izango baitira.

   Estropada horrekin hasiko da la Caixa Koroa irabazteko lehia, eta horrenbestez, Bartzelonak 12 traineru onenak hartuko ditu, iaz Urdaibai Umpro Avia talde bizkaitarrak irabazi zuen bandera eskuratzeko norgehiagokan. "Kirola, kultura eta Euskadiren sustapen turistikoa uztartu ziren asteburu bikaina izan zen kirolarientzat eta zaleentzat", azaldu dute bere arduradunek.

   Gainera, akordiora Bartzelonako Udala ere atxiko da. Oso gustura geratu ziren iazko udan San Miguel Ligarekin izandako esperientziarekin, eta aurten ere parte hartzearen alde egin dute apustu.

   San Miguel Ligaren lehen jardunaldi honetan, iazko estropada eremu berean ariko dira norgehiagoka. Vela hotelean egongo dira irteera eta helmuga, eta kanpoaldeko balizak, berriz, San Sebastian hondartzan. Aurten ere telebistaz emango da eta uda osoan zehar ligarekin batera porturik portu dabilen lantaldea han izango da.

   "Liga gure esparru geografikotik kanpo hasteko asmoari eusten diogu, gero eta jende gehiagorengana iristeko. Iaz Bartzelonan izandako esperientzia errepikatu ahal izateak ilusio handia egiten digu. Mundu mailan da ezaguna hiria, besteak beste, kirol ekitaldi garrantzitsuenen egoitza izan denlako, Joko Olinpikoena, kasu. Hori dela eta, esker ona adierazi nahi diet Eusko Jaurlaritzari eta Bartzelonako Udalari, haien laguntzarik gabe ezingo genukeelako horrelakorik egin", azpimarratu TKEko presidente Pedro Anduezak.