Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/02/2010 17:19
EUSKADI

Batxilergoko ehun bat ikaslek harreman zuzena izan dute zientziarekin EHUn egindako "Fisikaz Blai" jardunaldietan

   Batxilergoko bigarren mailako ehun bat ikasle bizkaitarrek zientziarekin zuzeneko harremana izan dute gaur Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Leioako campusean) egin den "Física en Acción/Fisikaz Blai" jardunaldien bidez.

   EHUko iturriek jakinarazi dutenez, Bizkaiko 18 ikastetxetatik helduriko ikasleek hainbat gairen inguruko esperimentuak egin dituzte Zientzia eta Teknologia Fakultateko laborategietan, besteak beste, ondorengoen inguruan: atomoen difrakzioa egoera ezberdinetan, fisika mikrouhin labe baten bidez, motor elektriko txikien eraikuntza eta hutseko fisika; azken hau alderdi berria izan da jardunaldietan eta gauzak hutsean nola aldatzen diren ikusteko aukera eman die ikasleei.

   Saio bakoitzak hiru orduko iraupena izan du eta, aurretik, ikastetxeetako irakasleek praktika berberak egin ahal izan dituzte, ondoren, Fisika Ataleko irakasleekin batera, ikasleei helarazi ahal izateko.

   Aurten hirugarren aldiz antolatu dira "Física en Acción/Fisikaz Blai" jardunaldiak, Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta EBren Europako Urtea 2009 programaren finantziazioarekin.

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurraldeetan gauzatutako Unibertsitate Orientaziorako Jardunaldiekin batera izan dira jardunaldiak, eta helburua, Batxilergoko ikasleek zientziarekiko oro har eta, bereziki, fisikarekiko duten interesa bultzatzea da. Hala, ikasleak laborategiko lanean prestatzen lagundu nahi da, eta horretarako, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaskuntza laborategiak beren eskura jartzen dira, fisika hobeto ulertzeko bide gisa. Horrez gain, jardunaldien bidez zientzia honek zer alderdi positibo dituen eta gaur egun zer eragin handia duen azaldu nahi zaie belaunaldi berriei.

   Era berean, "Física en Acción/Fisikaz Blai" jardunaldiek unibertsitateko eta Batxilergoko irakasleen arteko komunikazio bide berri bat zabaltzen dute. Horrek, eztabaidaren bidez eta ikuspuntuak trukatuta, irakasleen eginkizunak eta beharrak hobeto ezagutzeko eta ikasleen prestakuntza hobetzeko aukera ematen du.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.