EUSKADI.-BBK-k 420 milioi eurotik gora eman ditu ETEentzako finantzaketa berezian

Actualizado: martes, 24 febrero 2009 19:35

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Bizkaia Kutxak (BBK) 420 milioi eurotik gora eman dizkie 320 enpresa ingururi, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) sortu zuen finantzaketa neurri berezien baitan, erakundeak prentsa ohar batean gaur jakinarazi duenez.

Ezohiko neurria, CEBEK patronalari atxikitako enpresentzat sortua, BBK-k lurraldeko enpresen garapenarekin eta lehiakortasunarekin duen konpromisoaren erakusle dela nabarmendu dute kutxa bizkaitarretik, eta urrian onartu zela enpresek duten finantzazio beharrari erantzuteko.

"Honela, enpresa txiki eta ertainek 500 milioi euro dituzte eskura, merkatuko baldintza abantailatsuetan, bai eta beren beharretara egokitutako zerbitzu eta produktu-sorta ere", gaineratu dute.

BBK-k eman dituen 420 milioien zatirik handiena (%57), beren jarduerarekin jarraitu ahal izateko enpresok egin behar izan dituzten inbertsioei erantzuteko izan da, hala nola material inmobilizaturako, pabilioietan lanak egiteko, eraikuntza lanetarako edota tresneria berria erosi ahal izateko. Baliabide finantzarioen %25 zirkulante operazioetarako izan da, %7 importazioetarako eta beste %11 exportazio operazioetarako.

Finantzaketa bide berezi hau 2004an Europako Inbertsioen Bankuarekin ezarritakoari gehitu zitzaion. Orduko ekimenak, hasieran, 100 milioi euroko balioa izan zuen eta, 2007an, 250 milioi eurora zabaldu zen.