EUSKADI.-Benito Lertxundi Bilboko Euskalduna Jauregian izango da azaroaren 29an, "Itsas Ulu zolia" bere azken diskoa aurkezten

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 21 noviembre 2008 17:34

BILBO 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bartzelonako Auditorioa, Donostiako Kursaal eta Iruñeko Baluarte Antzokia jendez gainezka bete ondoren, Benito Lertxundik Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztuko du azaroaren 29an "Itsas Ulu zolia" bere lan berria bilbotarren aurrean.

Elkar diskoetxeko iturriek adierazi dutenez, musikari oriotarraren azken lana 13.500 aleko salmenta lortu du, joan den urriaren erdialdean kaleratu zenetik.

Horrela, kantaria "oso kementsu eta ilusioz beterik" dabilela azpimarratu dute diskoetxetik, eta "publiko zabalaren maitasuna erruz" jasotzen duela gaineratu. "Kantagintzan 45 urtez aritu eta gero, oraindik ere emozioz beteriko kantu ederrak eta sentiberak sortzen jarraitzen du, entzulearen bihotza konkistatuz", adierazi dute.

Sarrerak 24 eta 30 eurokoak izango dira eta, Euskalduna Jauregiko iturriek azaldu dutenez, "ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldiarteetan izan ezik, halakorik balego".

Ohiko tokietan erosi daitezke sarrerak hau da, Euskalduna Jauregiko txartel-leihatilan, 944 310 310 telefonoan, eta BBKren kutxazain automatikoetan eta webgunean (www.bbk.es).

Contenido patrocinado