EUSKADI.-Berako Udalak, Eusko Ikaskuntzak eta NOLEk hiru organo kontzertu antolatu dituzte Berako San Esteban elizan

Actualizado: lunes, 10 agosto 2009 14:07

BILBO, 10 Ago. (EUROPA PRESS) -

Berako Udalak (Nafarroa), Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Organoen Lagunen Elkarteak (NOLE) hiru organo kontzertu antolatu dituzte. Lehenengoa ostiral honetan izango da, eta hurrengoak, abuztuaren 21ean eta 28an, herri nafarreko San Esteban elizan, aipatu erakundeek jakinarazi dutenez.

Pasa den udan ere antolatu zen musika zikloa aipatu parrokian eta aurten jarraipena izango du. Carlos A. Guerra (ostiral honetan), Jose Luis Echechipia (abuztuaren 21ean) eta Aitor Olea (abuztuaren 28an) izango dira kontzertistak. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.

Berako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan, Nafarroako organogintza erromanikoko instrumentu adierazgarrienetako baten inguruko zenbait emanaldi egiten ari dira, Aquilino Amezuak 1895ean San Esteban elizarako eraiki eta diseinatutako organoan.

Horrela, kontzertuez gain, Berta Moreno eta J. Sergio del Campo espezialistak ikerketa historiko eta tekniko bat prestatzen ari dira musika tresna honen ondare balorea azpimarratzeko.