EUSKADI.-Berrizen (Bizkaia) eraikiko den Erralde hiltegi berria aurkeztuko dute ostiralean

Actualizado: martes, 12 mayo 2009 16:05

BILBO, 12 May. (EUROPA PRESS) -

Erralde hiltegi berria aurkeztuko da Berrizen (Bizkaia) datorren ostiralean, San Isidro egunarekin. Eraikuntza berriaren obrak laster hasiko dira, eta EHNE-Bizkaiak eta Erraldek antolaturiko aurkezpen ekitaldia Berrizko Kultur Etxean egingo da, 11:30etan hasita. Bi erakundeen ordezkariek hiltegi berria eraikitzeko egutegia, bere diseinua eta ezaugarriak azalduko dituzte.

Hiltegiaren sustatzaileak diren erakundeetako arduradunek jakinarazi dutenez, eraikin berriaren ezaugarrien artean piezakatze areto propiak izango dituela azpimarra daiteke. Aurkezpen ekitaldiaren ondoren, 12:30ak aldera, Bizkaiko bildotsak erre eta pintxotan jateko aukera egongo da.

"Hiltegi berriak oinarri sendoak ditu. Erraldek azken bi urteotan eginiko ibilbidea oso emankorra izan da, bertako abeltzainengan eta harakinengan ilusio izugarria sortuz eta gizarte osoaren aldetik ere harrera eta erantzun ona jasoz", azaldu dute.

Iaz 7.300 behiburu hil ziren. Bildotsei dagokienez, aurtengo kanpainan 5.000 bildots inguru hilko dira -Bizkaiko artzain guztienak-. Guztira 2.200 abeltzainei eta 300tik gorako harategiei zerbitzua ematen die Erraldek.