EUSKADI.-Bi adingabe atxilotu dituzte Donostian auto batean lapurtzen saiatzeagatik

Actualizado: martes, 14 abril 2009 14:47

DONOSTIA, 14 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 15 eta 17 urteko bi adingabe atxilotu zituzten atzo goizean Donostian, kalean aparkatuta zegoen auto batean lapurtzen saiatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzoko 7:30etan, Donostiako Jauregi Jeneralaren kalera ertzainak bidaltzeko eskatu zuten, herritar batek eskainitako informazioaren arabera, bi gizonezko aparkatutako auto bat indarrez zabaltzen saiatzen ari zirelako. Segituan, ertzainak bertaratu ziren eta, polizia ikusterakoan, auto baten azpian ezkutatu ziren bi gazte ikusi zituzten agenteek; gainera, auto horrek zenbait kalte zituen.

Gertakari horien aurrean, ertzainek bi gazteak (15 eta 17 urteko bi adingabe) atxilotu zituzten, lapurretaren ustezko delitu bat egin izana egotzita. Bi adingabeak (polizia aurrekariak dituzte biek) aske geratu ziren eta, atzo arratsaldean, euren tutoreen esku utzi zituzten.