EUSKADI.-Bi adingabe atxilotu dituzte Pasai Antxon (Gipuzkoa) indarra erabiliz denda batean lapurtzen saiatzeagatik

Actualizado: miércoles, 15 abril 2009 12:46

DONOSTIA, 15 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 15 urteko adingabeko bi (aurrekari polizialak dituzte biek) atxilotu zituzten atzo goizaldean, ustez Pasai Antxoko (Gipuzkoa) denda batean indarra erabiliz egindako lapurreta delitu bat leporatuta. Ustezko egileek estolda baten taparekin erakusleihoa hautsi eta diru-kutxa hustu zuten; bietako bat denda barruan ezkutaturik aurkitu zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo goizaldean, 5:30ak aldera izan zen lapurreta Pasai Antxoko Nafarroa Etorbideko denda batean. Orduan, hainbat lagunek Ertzaintzari deitu zioten ustezko lapurreta bat salatuz. Ustezko lapurrek eskuoihal batekin estalitako estolda baten taparekin erakusleihoa hautsi zuten; bertan aurkitu zuten eskuoihalak odol arrastoak zituen.

Denda arakatu dutenean, ustezko lapurretako bat aurkitu dute agenteek ezkutaturik; esku biak odoletan zituen. Era berean, beste susmagarria kanpoan atxilotu dute eta dendatik metro gutxira diru-kutxa aurkitu dute ertzainek.

Ustezko bi lapurrak, aurrekari polizialak dituzten 15 urteko adingabeko bi (batek aurrez zazpi atxiloketa izan ditu), indarra erabiliz egindako ustezko lapurreta delitu bat leporatuta atzeman dituzte. Izapideak bukatu bezain laster, eta Adingabekoen Fiskaltzak egoeraren berri izan ostean, beren legezko tutoreen esku jarri dituzte bi susmagarriak.