EUSKADI.-Bi gazte atxilotu dituzte Bilbon, bat adingabea, ikastetxe batean lapurtzeagatik

Actualizado: martes, 2 junio 2009 16:47

BILBO, 2 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 17 eta 18 urteko bi gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon, Arabella auzoko ikastetxe batean indarra erabiliz lapurtzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Bilboko Arabella auzoko ikastetxe batean ustez gertatzen ari zen lapurreta baten abisua jaso du gaur goizaldean Ertzaintzak. Bertaratu den patruilako agenteek ikastetxeko sarrerako hesia irekita zegoela, atzeko aldeko ateetako bat indarra erabiliz irekia izan dela eta geletako bateko argia piztuta zegoela egiaztatu dute.

Berehala saiatu dira agenteak ikastetxe barrura sartzen eta bestaldetik indarra egiten zietela nabaritu dute. Saiakera askoren ondoren atea irekitzea lortu dutenean, ateari bultzaka aritu den 17 urteko gazte bat eta geletako batean ezkutatuta zegoen 18 urteko beste bat aurkitu eta atxilotu dituzte ertzainek, indarra erabiliz egindako lapurreta delitu bana leporatuta.