EUSKADI.-Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon aparkatuta zegoen ibilgailu batean lapurtzeagatik

Actualizado: martes, 5 enero 2010 13:00

BILBO, 5 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek bi gizonezko atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon, kalean aparkatutako ibilgailu batean lapurtu izana egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Herritar batek eman du abisua, Bilboko Concha Jeneralaren kaletik zihoanean bi gizonezko Opel Astra bat indarrez zabaltzen ari zirela ikusi duelako. Ertzaintzaren patruila bat bertaratu denean, agenteek ibilgailu batetik autoirrati batekin irteten ari zen gizon bat ikusi dute. Ibilgailuak ateetako baten markoa palankaz kanpoalderantz okertuta zuen, eta gainera, barrualdea nahasita zegoen eta musika-ekipoa falta zen. Ertzainek gizonezko atxilotu egin dute.

Halaber, agenteek beste gizon bat harrapatu dute, ibilgailu horretatik gertu zegoen atari batean. Atzemandakoak eraikineko atea zabalik zuen, beste gizonaren zain baitzegoen. Bigarren susmagarri horrek ere lapurtutako objektuak -motxila bat eta beste autoirrati bat- zeramatzala baieztatu ostean, atxilotu egin dute.

Atxilotuak, 24 eta 33 urteko bi gizonezko, polizia egoitza batera eraman dituzte, eta epailearen esku noiz utziko dituzten zain daude.

Aurkitutako objektuak nondik atera dituzten ikertzen ari da orain Ertzaintza.