EUSKADI.-Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon bi autotan bi poltsa lapurtzeagatik

Actualizado: viernes, 5 febrero 2010 12:50

BILBO, 5 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaiuntzaren agenteek bi gizonezko atxilotu zituzten atzo Bilbon, bi autotan bi poltsa lapurtzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Atzo arratsaldeko 16:30ak aldera, kaleko arropekin jantzita zihoan ertzain bat zainketa lanak egiten ari zen Bilboko Errekaldeberri auzoan. Ordu horretan, gizon batekin gurutzatu zen eta jakapean emakumezko baten poltsa bat ezkutatu nahian zebilela jabetu zen agentea.

Poltsa hau lapurtua izan zitekeelako susmoa izan zuen eta gizonezkoari geldiarazteko agindua eman zion beste patruila batzuen laguntza eskatzen zuen bitartean. Orduan, ustezko lapurrak ihes egin zuen eta inguruetan zegoen saltoki bateko komunetan sartu zen; handik gutxira irten zen kalera berriz ere eta une hartan atxilotu zuten Ertzaintzaren agenteek.

Patruila batek ertzainetxera eraman zuen susmagarria lapurreta delitu bat leporatuta. Ostutako poltsaren barruan, emakumezko baten diru-zorroa aurkitu zuten eta berarekin harremanetan jarri zirenean, poltsa auto barruan utzi zuela eta autoa indarrez ireki ostean lapurtu egin ziotela jakinarazi zien emakumezkoak ertzainei. Agenteek biktimaren autoa miatu zutenean, leihatiletako bat hautsita zuela egiaztatu zuten.

Bestalde, atzo arratsaldean baita, beste gizonezko bat ere atxilotu zuten ertzainek Bilboko erdigunean. Bigarren ilaran aparkatuta zegoen eta leihatiletako bat erdi irekita zuen auto batetik poltsa bat osten saiatu zen susmagarria. Ustezko lapurrak gorputz erdia autoaren barruan sartzea lortu zuen poltsa hartzeko asmoz baina, alde egitera zihoanean, gertatutakoaren lekuko izan ziren oinezko batzuek geldiarazi zuten eta Ertzaintzari dei egin zioten.