EUSKADI.-Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon oinezko bati diru diru-zorroa lapurtzen saiatu eta auto batean osteagatik

Actualizado: lunes, 22 junio 2009 15:39

BILBO, 22 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek bi gizonezko atxilotu zituzten atzo Bilbon ondasunaren aurkako delituak leporatuta. 22 eta 23 urteko susmagarriek oinezko bati diru-zorroa lapurtu nahi izan zioten eta auto batetik hainbat objektu ostu zituzten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo goizaldean, 4:45 aldera, Bilboko Ibañez kalean bi gizonezko oinezko bati hurreratu zitzaizkion eta zangotrabatuz oreka galarazi zioten eta diru-zorroa kentzen saiatu ziren. Biktimak aurka egin zien eta azkenik, lapurrek ezer gabe alde egin zuten.

Oinezkoak Ertzaintzari gertatutakoa jakinarazi zion eta agenteek une batzuk beranduago aurkitu zituzten ustezko lapurrak hiriko Ercilla kalean. Susmagarriek bi eskuko telefono, GPS bat, multimedia irakurgailu bat, eguzkitako betaurreko batzuk eta beste zenbait objektu zeramatzaten gainean; beranduago agenteek egiaztatu zuten objektu horiek guztiak Bilboko Abandoibarra Etorbidean aparkatuta zegoen auto batetik ostuak izan zirela ordu batzuk lehenago.

Ustezko bi lapurrak atxilotu eta polizia egoitza batera eraman zituzten, eta gaur goizean zehar jarri dituzte epailearen esku.