EUSKADI.-Bi gizon atxilotu dituzte Gernika-Lumon (Bizkaia) eta Gasteizen bikotekideei erasotzeagatik

Actualizado: jueves, 26 febrero 2009 14:59

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo gauean Gasteizen eta Gernika-Lumon (Bizkaia), beren bikotekideak jotzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik gaur jakinarazi dutenez.

Atzo gauez, 21:30ak aldera, emakumezko batek Gasteizko Koroatze auzoko etxebizitza batera ertzainak bidaltzeko eskatu zuen, bere senarrak jo baitzuen. Bertaratu zirenean, salatzaileak gorputzeko atal ezberdinetan ubeldurak zituela egiaztatu zuten agenteek; gainera, senarrak horma baten kontra bultzatu zuela jakinarazi zien biktimak.

Halaber, azken urteetan irainak eta mehatxuak ohikoak zirela ere adierazi zuen emakumezkoak. Hori guztia dela eta, Ertzaintzak 38 urteko gizonezkoa atxilotu zuen, eta biktima Santiago Ospitalera eramaten zuten pairatutako lesioen ondorioz.

Bestalde, tratu txarren bigarren gertakaria gaueko 22:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirenean jazo zen, Gernika-Lumoko etxebizitza batean. Bertaratutako agenteek egiaztatu zuten emakumezkoak aurpegian eta lepoan zauriak zituela, senarraren erasoaren ondorioz.

Dirudienez, erasotzaileak biktima astindu eta ate baten kontra bultzatu zuen. Senarra (43 urte) atxilotu eta biktima anbulatoriora eraman zuten.