EUSKADI.-Bi gizon atxilotu dituzte Sopuertan (Bizkaia) argiteriako kable elektrikoak lapurtzeagatik

Actualizado: martes, 7 julio 2009 15:32

BILBO, 7 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 36 eta 21 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo Sopuertan (Bizkaia), argiteriako kable elektrikoak lapurtzen harrapatu baitzituzten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzoko 19:00ak jota zirenean, bi gizon Sopuertako La Sota auzoan argiztatze-klabeak osten ari zirela jakinarazi zion herritar batek Ertzaintzari. Patruila bat tokira bertaratu zenean, deitzaileak susmagarriei buruz eskainitako deskribapenekin bat zetozen bi lagun ikusi zituzten agenteek, lur orotako ibilgailu baten aldamenean. Ertzainek gizonak identifikatu zituzten eta, ondoren, 150 metro inguru kable eta hainbat erreminta aurkitu zituzten ibilgailu barruan.

Halaber, agenteek lekua miatu zuten eta toki horretako argiteria sistemako kableak pasatzen diren kutxatiletako batzuk zabalik zeudela eta kableak moztuta zituztela egiaztatu zuten. Egoera horren aurrean, identifikatutako bi susmagarriak atxilotu eta polizia egoitza batera eraman zituzten, beharrezko eginbideak burutzeko.