EUSKADI.-Bi lagun atxilotu dituzte Gasteizen gizon bati eraso egin eta sakeleko telefonoa lapurtzeagatik

Actualizado: viernes, 19 junio 2009 14:11

GASTEIZ, 19 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 22 eta 27 urteko bi pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean Gasteizen, oinezko bati sakeleko telefonoa lapurtzeko eraso egin ondoren, indarkeriaz egindako lapurreta leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gaur gauean, 00:30ak aldera, norbanako batek Arana auzoan pertsona bat lapurreta baten biktima izan zelaren berri eman du, eta erasoa egindako bi norbanakoak atxikita zeudela ere. Bertaratutako patruilak taberna batetik ateratzen ari zen gizon bati bi gazte hurbildu zitzaizkiola eta bere jabegoak lapurtzeko lurrera bota zutela baieztatu zuen. Hainbat lekuko laguntzera gerturatu ziren eta ustezko delitugileak geldirarazi zituzten.

Agenteek, bietako baten arropen artean biktimaren sakeleko telefonoa aurkitu ostean, erasoaren eta lapurretaren egileak atxilotu dituzte, eta gaur jarriko dituzte epailearen esku aurrekari polizialak dituzten bi atxilotuak.