EUSKADI.-Bi milioi euro inbertituko dira Txurdinaga eta Errekaldeko (Bilbo) kiroldegietako ekipamenduak eta azpegiturak hobetzeko

Actualizado: lunes, 27 abril 2009 15:04

BILBO, 27 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Kirolak erakundeak Txurdinaga eta Errekaldeko udal kiroldegietako ekipamenduak eta azpiegiturak hobetzeko lanak hasi ditu. Lan horien artean daude Txurdinagako kiroldegiko aldagelak eta Errekaldeko kiroldegiko aldagelak eta kanpoko aurrealdea berritzea, eta guztira, bi milioi euro inguruko inbertsioa egingo da lanotan. Ekimen hau Inbertsio eta Lanerako Bilbao 2009 Planaren barruan dago sartuta, eta Tokiko Inbertsioen Estatuko Funtsaren menpe dago.

"Inbertsio eta Lanerako Bilbao 2009 Planak ematen digun aukera aprobetxatu nahi izan dugu, udal kiroldegietako azpiegiturarik hondatuenetako batzuen funtzionaltasuna berritu eta hobetzeko. Izan ere, zaharrak direlako, asko erabiltzen direlako edo gaur egungo gizartearen beharrizanengatik zaharkituta geratu direlako, berritu egin behar dira", azaldu du Enplegu, Gazteria eta Kiroletako zinegotzi ordezkari eta Bilbao Kirolak erakundearen presidente Jon Sustatxak.

Halaber, "zailtasun ekonomikoko garaietan", udal inbertsioaren aldeko apustua egin behar dela eta ahalik eta lanpostu gehienak sortzeko ahalegina egin behar dela azpimarrratu du Sustatxak. Kasu honetan, 283 lanpostu izango dira, eta, horietatik, 32 berriak izango dira. Lanak apirilean hasi dira, eta aurtengo irailaren eta urriaren artean amaituko dira.