EUSKADI.-Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon furgoneta batean lapurtzeagatik

Actualizado: miércoles, 3 junio 2009 14:29

BILBO, 3 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek bi pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon furgoneta batean lapurtzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Gaur goizaldean, 3:15 aldera, bizilagun batek Ertzaintzari deitu dio Bilbo Zaharrean aparkatuta zegoen furgoneta batek lapurreta bat jasan omen zuela ohartarazteko.

Bertaratu diren agenteek ibilgailuaren aurreko leihatila hautsita aurkitu dute eta barruan bi gizonezko antzeman dituzte makurtuta. Berehala, identifikatu eta atxilotu egin dituzte indarra erabiliz egindako lapurreta delitu bat leporatuta.