EUSKADI.-Bi pertsonek Donostiako banku batean lapurtu dute suzko arma laburrak erabiliz

Actualizado: miércoles, 5 agosto 2009 19:46

DONOSTIA, 5 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bi pertsonek lapurreta egin dute gaur arratsaldean Donostiako Antiguo auzoan kokaturiko Banco Santander banketxearen sukurtsal batean eta suzko arma laburrak erakutsi dituzte dirua eraman ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Europa Press-i jakinarazi dionez.

Lapurreta 14:00etan gertatu da eta lapurrek bankuan bildutako dirua eraman dute zauriturik eragin gabe. Ertzaintzak ikerketa hasi du lapurretaren egileak identifikatzeko eta atxilotzeko.