GASTEIZ 1 Ene. (EUROPA PRESS) -
Haurrei bideoak duen erabilera artistikoa erakusteko tailer bat egingo da igande honetan Gasteizko Amarica Aretoan, euskaraz. Saioan parte hartuko duten gaztetxoek bi bideo-sormen zuzendu eta protagonizatuko dituzte.
Arabako Foru Aldundiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, "Inmersiones. Anual Amarica X" programak aurrera darrai Gabonetan "Abrakabideo... Arte lan bihurtu" euskarazko bisita-tailerrarekin. Ekimena 9 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta dago.
Bideoak lengoaia artistiko bezala duen erabilera txikienei erakustea da jardueraren helburua, eta horretarako beraiek zuzendu eta protagonizaturiko bi bideo-sormen egingo dituzte. Tailerrean parte hartzeko 945 181 977 telefonora deitu behar da, edo bestela, Amarica Aretora 10:00etatik 14:00ak arte. Plazak mugatuak izango dira.