EUSKADI.-Bideoaren erabilera artistikoa erakusteko haurrentzako tailer bat izango da igandean Gasteizen, euskaraz

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 2 enero 2009 14:04

GASTEIZ 2 Ene. (EUROPA PRESS) -

Haurrei bideoak duen erabilera artistikoa erakusteko tailer bat egingo da igandean Gasteizko Amarica Aretoan, euskaraz. Saioan parte hartuko duten gaztetxoek bi bideo-sormen zuzendu eta protagonizatuko dituzte.

Arabako Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez, "Inmersiones. Anual Amarica X" programak aurrera darrai Gabonetan "Abrakabideo... Arte lan bihurtu" euskarazko bisita-tailerrarekin. Ekimena 9 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta dago.

Bideoak lengoaia artistiko bezala duen erabilera txikienei erakustea da jardueraren helburua, eta horretarako beraiek zuzendu eta protagonizaturiko bi bideo-sormen egingo dituzte. Tailerrean parte hartzeko 945 181 977 telefonora deitu behar da, edo bestela, Amarica Aretora 10:00etatik 14:00ak arte. Plazak mugatuak izango dira.

Contenido patrocinado