EUSKADI.-Bikote bat atxilotu dute Bilbon larderiaz emakume bati lapurtzeagatik

Actualizado: miércoles, 24 junio 2009 12:01

BILBO, 24 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 35 eta 41 urteko bi lagun atxilotu zituzte atzo gauean Bilbon indarkeria erabiliz egindako lapurreta delitu bat leporatuta. Emakumezkoak biktimari (beste emakumezko bat) labana bat jarri zion lepoan eta bitartean, gizonezkoak aurpegian kolpatu zuen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo gauean, 22:30ak aldera jazo zen guztia Bilboko San Frantzisko kaletik oinez zihoan emakumezko bati bikote bat hurreratu zitzaionean. Biktimak ostean salatu zuenez, emakumezko batek labana bat jarri omen zion lepoan eta gizonezkoak, bitartean, dirua ostu zion aurpegian hainbat ukabilkada ematen zizkion bitartean. Ahal bezain laster, biktimak 112 SOS Deiakera sei egin zuen gertatu berri zitzaionaz ohartarazteko.

Minutu batzuk beranduago, patruila bat bertaratu zen eta ustezko egileen datuak bildu zituzten. Biktimak, ustezko lapurrak ezagutzen zituela adierazi zuen lehen bizilagunak izan omen zirelako. Handik gutxira agenteek, Bilboko Alde Zaharreko Mariaren Bihotza plazan, ustezko egileen deskribapenekin bat zetorren bikote susmagarri bat aurkitu zuten.

35 urteko emakumezkoari egin zion miaketan labana bat aurkitu zioten poltsan. Hau ikusita, ertzainek biak atxilotu zituzten indarkeria erabiliz egindako lapurreta delitu bat leporatuta.

Atxilotuak, ohiko gaizkileak biak, ertzainetxera eraman zituzten berehala eta datozen orduetan jarriko dituzte epailearen aurrean.