EUSKADI.-Bilbao Dendak elkarteak pintura lehiaketa antolatu du, 12 urtetik beherako umeek udaberria nolakoa den marraztu dezaten

Actualizado: lunes, 9 marzo 2009 14:42

BILBO, 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Dendak elkarteko bezeroen 12 urtetik beherako seme-alabak izango dira martxoan eta apirilean egingo den udaberriko kanpainaren lehenengo zatiko protagonistak. Horretarako, pintura lehiaketa bat antolatu da, haurrek irudikatu dezaten nolakoa den beraientzat urteko sasoi hau Bilbon, elkarteko arduradunek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Horrela, gaurtik aurrera, elkarteko kide diren hiriko dendek marrazketarako txaintiloiak eskuragarri izango dituzte, haurrek bertan bere ideiak irudikatu ditzaten. Gero, Bilbao Dendak-eko edozein dendatan eman ahal izango dituzte. Marrazkiak emateko azken martxoaren 28 izango da.

Bilbao Dendak-en kide diren 12 elkarteek hiru finalista hautatuko dituzte eta horietatik bat izango da irabazle. Azken hautaketa irizpide teknikoen arabera erabakiko da, hautatutako 12 marrazkiak izango baitira apirilean egingo den udaberri kanpainaren lehenengo parteko protagonistak.

Horrela, hautatutako 12 marrazkiak, Bilbobuseko markesinetan eta Metro Bilbaoko iragarki-guneetan jarriko dira, hauek hiriari bizia eta kolorea emateko. Kide diren dendek lehiaketan irabazle ateratzen direnekin egindako kartela jasoko dute, hiri osoak jakin dezan zeintzuk izan diren hautatutako marrazkiak. Irabazlea ateratzen diren haurrek lonan bere marrazkien erreprodukzioa eta bere zonaldeko denda elkarkideetan kontsumoa egiteko 100 euroko txartela jasoko dute.