EUSKADI.-Bilbao Distrito Jazz programak Mikel Bikandi bizkaitarraren kontzertua eskainiko du gaur

Actualizado: miércoles, 8 abril 2009 9:51

BILBO, 8 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Distrito Jazz programa musikari gazteengana hurbilduko da aste honetan, Mikel Bikandi musikari bizkaitarrak Barrainkuako udaltegian 20:00etatik aurrera gaur eskainiko duen kontzertuarekin. Doakoa da sarrera eta gonbidapenak udaltegian bertan jaso ahal izango dira kontzertua baino bi ordu lehenago. Gehienez pertsona bakoitzeko lau eskuratu ahal izango dira.

Mikel Bikandi Quartet Musikene Euskadiko Goi Musika Eskolan bere karrera amaierako proiektua prestatzen ari zela sortu zen. Bikandik, Ruben Gonzalez (saxo altua), Carlos 'Tato' Gracia (kontrabaxua) eta Iñaki Jaiorekin (bateria) batera, zenbait interpretazio propio eta jazz klasikoaren zenbait moldaketa interpretatuko ditu biharko saioan.

Bilbao Distrito Jazz programaren hamargarren edizioan, martxoan eta apirilean zehar, estilo ezberdinetako nazioarteko hainbat talde izango dira bertoko jazz musikariekin batera.