Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 11/03/2010 11:32
EUSKADI

Bilbao Distrito Jazz zikloaren emanaldiak hasiko dira bihar, Renzik-Weinstein-Kamaguchi hirukotearekin

   Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilbaina Jazz Club elkartearekin elkarlanean sustatzen duen Bilbao Distrito Jazz ekimenaren lehenengo kontzertua izango da bihar, eta zenbait emanaldi proposatuko ditu martxoko eta apirileko ostiraletarako, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Bilboko hainbat barrutitan.

   Antolatzaileek adierazi dutenez, lehenengo kontzertua Begoñako Udaltegian izango da, bihar. Bertan, Matt Renzik (saxo tenorea), Jimmy Weinsteinek (bateria) eta Masa Kamaguchik (kontrabaxua) hartuko dute parte, 1996tik, ikus-entzule guztiak jazz modernoarekin gozarazten ari diren musikari beteranoek.

   Bere lehenengo diskoarengatik jasotako sarien ondoren, New Yorken egoitza duen hirukote honek bere lan berria aurkeztu du: "Dream Life". Lan hori pieza kontzeptualarekin parekatu daiteke, jazz puruaren inprobisazio-motan oinarrituta. Taldearen errepertorioak ohore egin nahi die Ornette Colemanen, Denny Zeitlinen, Tony Scotten eta Carla Bleyren konposizio lanei, besteak beste.

   Bilbao Distrito Jazz zikloko kontzertu guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da, aretoen edukiera bete arte. Behin edukiera bete eta gero, ez zaio inori sartzen utziko.

   Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak hainbat helburu ditu, besteak beste, ikus-entzule askorik ez duen musika genero hori hiriko auzoetara zabaltzea, ikus-entzule berriak sortuz; 1991tik astero zuzeneko emanaldiak antolatzen dituen Bilbaina Jazz Club elkartearen lanari laguntza ematea; edo auzoetan eskaintzen den kultur programazioaren kalitatea hobetzea.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.