EUSKADI.-Bilbobusek bi autobus geraleku berri izango ditu bihartik Maurice Ravel etorbidean

Actualizado: miércoles, 25 febrero 2009 18:52

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak gaur jakinarazi bihartik aurrera Bilbobus zerbitzuaren bi autobus geraleku berri izango direla Maurice Ravel Etorbidearen inguruan.

Geraleku berriak Bilbobuseko 13, 27, 38 eta 48 lineek erabiliko dituzte, eta ondoko leku hauetan kokatuko dira: Maurice Ravel eta Tomas Zubiriaren arteko bidegurutzean eta Artzain Ona kaleko 6an (geraleku hau G1 Gautxori-lineak ere erabiltzen du).

Bi geraleku berri hauen bitartez, Maurice Ravel Etorbideko 8an kokatutako geralekuaren zerbitzua hobetu nahi da. Azken hau zerbitzurik gabe geratuko da bihartik aurrera.