EUSKADI.-Bilbok bileretako hiri bezala duen erakargarritasuna aurkeztuko dio AEBetako elkartze-merkatuari

Actualizado: lunes, 25 enero 2010 12:39

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Turismo and Convention Bureau elkarteko ordezkariek egun hauetan Washingtonen (AEB) egingo den Meet Europe izeneko topaketan parte hartuko dute. European Cities Marketing (ECM) da bileraren antolatzailea. Duela 12 urtetik hartzen du parte Bilbok ECM-k prestatutako bileretan, baina hauxe da bere lehenengo bilkura AEBetako elkartze-merkatuarekin.

Horrela, datozen egunetan AEBetako elkarte batzuetako ordezkariekin bilduko dira Bilboko ordezkariak. Bertan, Bilbok zerbitzuetako hiri moduan eskaini ditzakeen azpiegiturak, hotelak, biltzar jauregiak edo hitzaldi aretoak jakinaraziko dizkiete, Bilboko Udaletik azaldu dutenez.

Aipatu iturrien arabera, topaketa honetan egotea hiri erreferente moduan ondo kokatzeko "urrats garrantzitsua" da Bilborentzat AEBetako elkartze-merkatuan, parte hartuko duten AEBetako elkarteek beren jardunaldiak, mintegiak eta biltzarrak antolatzeko leku berrien bila baitabiltza. Horrela, Bilbok "aukera paregabea" izango du bezero hauei zuzenean bere aukera guztiak azaltzeko. "Gainera, hotelen eskaintza zabala eskaini dezake Bilbok eta bezero mota hau harrera egiteko prest dago", gaineratu dute.

Washingtonen, Bilboko ordezkariek AEBetako elkarte profesional nagusietako kideak zain izango dituzte, besteak beste, American Bar Association, abokatutzaz arduratzen dena eta munduko borondatezko elkarterik profesional handiena; Optical Society of America (elkarte honek 15.500 kide biltzen ditu 95 herrialdetan); International Society Quality of Life Research, mundu osoan biztanlerien osasuna bultzatzen duena; Association of Corporate Travel Executives (80 herrialdetako 6.000 exekutibo baino gehiagori eskaintzen die zerbitzua); Nuclear Energy Institute, 19 herritan lan egiten duena energia nuklearraren erabilpen onuragarriak sustatzeko.

Bilboko ordezkariekin batera Europako beste hiri batzuetako ordezkariak izango dira lan-bileretan, besteak beste, Amsterdam, Berlin, Kopenhage, Paris, Stockholm, Bartzelona edo Valentziakoak.

European Cities Marketing (ECM), topaketa honen antolatzailea, sare nagusia da turismo bulegoak eta batzar zentroak batzeko, esperientziak banatzeko, eragiketa-mailan elkar lan egiteko eta negozio aukerak bilatzeko. ECM-k 32 herrialdetako 100 hiri handien arteko 120 kide baino gehiagoren interesak biltzen eta bultzatzen ditu, haien artean Bilbao Turismo and Convention Bureau. Bere helburu nagusia hiri-kideetara joaten diren bisitarien kopurua handitu turismo erakartzeko neurri eraginkorrak eta batzar-marketing erabiliz.