EUSKADI.-Bilboko Artelan Berreginen Museoak doako bisita gidatuak eskainiko ditu asteburuan "Noren esku?" erakusketarako

Actualizado: viernes, 1 enero 2010 13:39

BILBO, 1 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Artelan Berreginen Museoak doako bisita gidatuak eskainiko ditu asteburu honetan "Noren esku? Giza eskubideak historian" bilduma eta aldi baterako erakusketa bisitatzeko. Gainera, museoak bere bisitarien esku jarriko dituen autobusetan joan ahal izango da bisitetara.

Museoko iturriek gaur jakinarazi dutenez, bisita gidatuak doakoak izango diren arren, museoaren sarrera ordaindu egin beharko da, 3 euro (ikusleak, orokorrean) edo 1,50 euro (murriztua). Pentsiodunak eta 12 urtetik beherako haurrak dohainik sartzen dira.

Museoaren autobusak Moyua plazatik (Ertzilla kalea) irtetzen dira 11:50ean eta 18:50ean larunbatean, eta 11:50ean igandean. Itzulera Mariaren Bihotzaren plazatik egiten da, bisita amaitzean.

Bisita gidatuetarako antolatu diren egunak honakoak dira: bihar, eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 19:00etan, eta igandean, eguerdiko 12:00etan.