Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 17/03/2010 11:18
Bilboko Artalen Berreginen Museoak "Nolako egurra, halako ezpala" izeneko egitarau berezia antolatu du ostiralerako, bere bisitariekin batera Aitaren Eguna ospatzeko. Plaza kopurua mugatua denez, asteazkena baino lehen museoaren Hezkuntza Zerbitzuan izena ematen duten lehenbiziko hamar familiek baino ezin izango dute parte hartu egitarauan, museoko iturriek jakinarazi dutenez.
Horrela, ostiral goizeko 11:00etan museora hurbiltzen diren familiek, tailerraz eta museoaren bisita gidatuaz gozatu ahal izango dute, biak ere euskaraz. Bisitan, bildumako artelanen bitartez, aitak eta seme-alabak protagonista dituzten istorio mitologikoak landuko dira, Zeusek eta bere seme-alabetako batzuk bizi izandakoak, besteak beste. Horrez gain, tailerrean parte hartzen duten familiek euren zuhaitz genealogikoa nola egin ikasi eta egin ere egingo dute.
Ekimen honekin eta beste askorekin, Bilboko Artelan Berreginen Museoak indartu egin nahi du bere alde pedagogikoa eta kulturala, eta Bilbo Zaharra auzoko gizarte eta kultura alorretako dinamizatzaile garrantzitsua bilakatu.