EUSKADI.-Bilboko Artelan Berreginen Museoak ireki du udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea

Actualizado: martes, 9 junio 2009 14:39

BILBO, 9 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Artelan Berreginen Museoak zabaldu du udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea. Udalekuak ekainaren 25, 26, 29 eta 30ean izango dira eta 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude. Matrikula egiteko epea ostiralean amaituko da eta egun baterako edo zenbait egunetarako eman daiteke izena. Egun bakoitzaren prezioa 3 eurokoa da.

Museo bilbotarretik azaldu dutenez, 10:00etan hasiko da eguna udalekuetan eta etxeko txikienek goiza bertan pasatzeko aukera izango dute, 13:30ak arte. Egun bakoitzerako jarduera ezberdinak antolatu ditu museoak, Mariaren Bihotza Eliza barruan zein kanpoan egiteko ekimenak izanik, hala nola Mariaren Bihotza plazako indusketara eta Arkeologia Museora bisita gidatua, arkeologia lantegiak eta Berreginen Museoko bildumetatik zehar ibilaldiak. Azken egunean, hilaren 30ean, festa txiki bat antolatu da aurtengo tailerrei amaiera emateko.

Ekimen honekin, Bilboko Artelan Berreginen Museoak bere alderdi pedadogikoa eta kulturala finkatu nahi du ekintza eta jarduera ezberdinak antolatuta, honekin San Frantzisko auzoko dinamizatzaile sozio-kulturala bihurtu delarik.